Match batzuek zure bizitza alda dezakete.
Beste batzuek salba dezakete.
Egunero 26 milioi match sortzen dira munduan zehar bikote bat aurkitzeko, baina badago match are garrantzitsuagoa. Bizitza salbatuko duen match bat da. Muin-dohaintzak bi pertsona bateragarri aurkitzea eskatzen du, baina hori gertatzeko aukera 3.500tik 1 da.
Zenbat eta jende gehiago izena eman Muin Emaileen Erregistro Nazionalean (REDMO), orduan eta aukera gehiago izango dira mundu osoko leuzemia gaixoek match-a egiteko eta emaile bateragarri bat aurkitu ahal izateko euren bizitzak salbatzeko.
#UnMatchxUnaVida kanpainak zita-aplikazioen
erabilera abusua nabarmentzen du, gure bizitza alda dezakeen
pertsonaren bila pasatzen dugun denborari buruz hausnartzera
gonbidatzeko abiapuntu gisa, konturatu gabe,
ahalegin gutxiagorekin, norbait salba dezakegula.